Ezeztapen politika
Diru aurrerakin eta itzulpenen politika
Hotelak bezeroari aurrerakin bat eskatzeko eskubidea dauka, bukaerako fakturan kontutan edukiko dena. Normalean erreserbaren %20a izaten da. Aurrerakina jaso ezean, hotelak ez du erreserbaren konfirmaziorik baieztatuko.
Erreserben baliogabetzeak, hotelak indemnizazio bat jartzeko eskubidea du, ondorengo portzentaien arabera:
- 1. %100-a, baliogabetza sarrera data baino 7 egun edo gutxiagorekin egiten denean.
- 2. %50-a, baliogabetza sarrera data baino 7-15 egun lehenago egiten denean.
- 3. Aurrerakin osoa itzuliko da, baliogabetza sarrera data baino 16 egunetik gora egiten denean.
- 4. Banakako erreserben kasuan, hotelak kreditu txartelaren zenbakia eta iraungipen data eskatuko du. Bezeroa sarrera datan ez etortzekotan edo 24 orduko tartearekin abisatu ezkero, lehenengo gaua osorik kobratuko zaio.
Talde erreserben kasuan, hotelak, indemnizazio kontzeptupean ondorengo portzentaien arabera atxikiko du:
- 1. %100-a, baliogabetza sarrera data baino 15 egun edo gutxiagorekin egiten denean.
- 2. %50-a, baliogabetza sarrera data baino 15-30 egun lehenago egiten denean.
- 3. Aurrerakin osoa itzuliko da, baliogabetza sarrera data baino 31 egunetik gora egiten denean.
- 4. Talde bateko logelen baliogabetzen kasuan baldintza berak aplikatzen dira.
Gogoratzeko
- 1. Hoteleko egonaldia, 13:00-etan hasten da eta biharamuneko 12etan bukatzen da. Lehenago iristea edo beranduago ateratzea aurreikusi ezkero, hotelarekin hitzegin.
- 2. Logelaren erreserba sarrera eguneko 20:00-ak arte mantenduko da, beranduago iristea aurreikusi ezean hotelari jakinarazi horrelakorik ez gerta ez dadin.