| Berriak | |
| Eguneko menua | |
| Eskaintzak | |
| Erreserbak Online | |
| Multimedia | |
| Iritziak | |
| Google-en gomendatu! |
Naturaren eta turismo aktiboaren maitaleentzat, Etxalar da aukerarik hoberena, Nafarroako ipar- -mendebaldean kokatuta baitago, Atlantiar Piriniotan, baso itxiek, iratzez estaliko mendiek eta belardi berdeek babesten dute edertasun haundiko leku miresgarri hau.
Hurbil ditu zenbait erakargarri turistiko; Bertizko Jaurerria, 2.040 hektareatako gune naturala, dituen zuhaizti mota desberdin eta hedatuengatik, jauregi eta hauek inguratzen dituzten espezie exotikoez osatutako lorategiengatik, balio eta edertasun haundiko gune atsegin bat da Bertiz, bisitatu gabe utzi ezin dena. Zugarramurdi, larre tarteko txoko misteriotsua da, bertako kobetan ospatutako akelarre eta sorgin kondairek eman diote ospea herri eder honi.
Zuhaitzen gainean eraikitako plataformak dira, pagoak bereziki, uso ehiza postu bezala erabiltzen dira, hauen hegoalderantzko migrazio hegaldi garaian. Ehiztariak, pasa garaian, urria eta azaroa bitarte, toki pribilegiatuenetan kokatzen dira hauek ehizatu ahal izateko. Sareak ere erabiltzen dira, Larun eta Peña Plata arteko lepoan, Etxalar eta Sara herrien artean, XVI. mendetik datorren tradizio bat da. Iparraldetik datozen uso taldeei, txuriz pintutako makil batzuk jaurtitzen zaizkie, zapelatzak simulatuz, usoak heuren hegaldia lur arrasean egitera behartzen dira eta zuzen zuzenean estrategikoki jarri diren sareetan erorirtzen dira.
Oso hurbil, Etxalarko jatetxea aurkitzen da, nafar mendietako ohiko baserri itxurarekin, non bertako sukaldaritza beti lur hauen sekretu eta bertuteen islada izan den.
Web orriaren egilea: © Eskiz Informatika Web mapa · Lege oharra |
![]() |
![]() |
|---|